Fran Lasuen eta Jose Luis Canalen 'Gauzak'

Anboto 2013ko uzt. 14a, 08:41
Jose Luis Canal Burgosko pianistak eta Fran Lasuen musikari eibartarrak elkarlanean abiatutako proiektua da \'Gauzak\' izenekoa. Lasuen biolinean eta kantuan, eta Canal pianoan jarduten dira ikuskizun horretan

Jose Luis Canal Burgosko pianistak eta Fran Lasuen musikari eibartarrak elkarlanean abiatutako proiektua da Gauzak izenekoa. Lasuen biolinean eta kantuan, eta Canal pianoan jarduten dira ikuskizun horretan.

 

Uztailaren 18an, Durangoko Kurutzesantu museoan jardungo dira, Uda Kalean Bizi programazioaren barruan. “Gogoak, kexak, galderak eta saudadeak” eskaintzen dituztela kontzertu honetan, azaldu dute musikariek eurek.

 

Iazko urte amaieran, Zornotzan eskaini zuten kontzertuan estreinatu zuten Gauzak. Diskoa aurkezteko kontzertuak eskaini beharrean, beste ordena batean dihardu musikari handion bikoteak: kontzertuak ematen hasi dira lehenengo, eta aurrerago daukate zuzeneko diskoa grabatzeko asmoa.

 

Folk-rock progresiboa egiten zuen Izukaitz taldearen sortzaileetariko bat izan zen Fran Lasuen. Dozena bat urtez Oskorri taldean ere jardun zen, eta antzerkirako musikak sortu izan ditu azken urteetan: Gorakada taldearen Munduari itzulia obraren musika egin du, esaterako. 

 

Bost urtez El Consorcio taldearekin pianista moduan jardundakoa da Canal, eta Kepa Junkeraren Etxea lanean ere parte hartu zuen Canalek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!