Andaluziako argazkilarien eta bideogileen AFIAN elkarteak antolatzen duen lehiaketan jaso du Durangoko Deser Studioak lehenengo saria. Erretratuen sailean saritu dute Argi Aramberri argazkilariak sinaturiko argazkia.
Estudioa Durangoko Kurutziaga kalean daukaten Argi Aramberri eta Sergio Zubizarreta argazkilariek aurkezturiko bi argazki izendatu zituen Andaluziako argazkilarien elkarteak erretraturik onenaren saria jasotzeko.
Uztailaren 4an, Granadan egin zuten argazki lehiaketaren sari banaketa ekitaldia.