Bartolome Ertzillatik Musikene kontserbatoriora

Anboto 2013ko eka. 28a, 08:14
Musikene kontserbatorioan sartzeko probak gainditu dituzte Durangoko musika ikasle bik

Musikene kontserbatorioan sartzeko probak gainditu dituzte Durangoko musika ikasle bik.

 

Musikene Euskal Herriko goi mailako kontserbatorioan sartzeko probak gainditu dituzte Durangoko Bartolome Ertzilla kontserbatorioko Ane Ibarra eta Elena Arbonies ikasleek. Datorren urtean, goi mailako klarinete ikasketak egingo ditu Ane Ibarrak Donostiako goi mailako kontserbatorioan, eta klarinete ikasketak egitera joango da Elena Arbonies.

 

Espainiako eta Frantziako hautagaiak aurkezten dira, urtero, Musikenen sartzeko probetara, eta plaza gutxi dagoelako, oso zorrotza izaten da azterketa: lehia handia izaten da bertara sartzeko. Atzo egin zuen proba, bestalde, Karol Argiarro txistulariak.

 

Durangoko Bartolome Ertzilla eskolako erdi mailako kontserbatorioa 2007-2008 ikasturtean ipini zuten martxan, eta goi mailan ikasten jarraitu duten musikari askoren harrobia izan da Durangon: Nafarroako goi mailako kontserbatorioan dabiltza Bartolome Ertzillan ikasle izandako Ekaitz Mardaras, Nerea Aizpurua eta Asier Elias, eta Musikenen dabil Dani de Valle.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!