Musika barrokoa entzungai, JAED elkartearen eskutik

Anboto 2013ko eka. 29a, 08:12
Doinuzahar, Aula Boreal eta Los Tonos Humanos taldeak ariko dira zuzenean

Doinuzahar, Aula Boreal eta Los Tonos Humanos taldeak ariko dira zuzenean.

 

Uda ostean ere, elkartearen urteurrena ospatzeko bestelako ekimenak antolatuko dituztela aurreratu dute arduradunek, baina momentuz, udako oporrak hartu aurretiko egitaraua biharko Andra Mariko kontzertuagaz itxiko dute: Los Tonos Humanos eta Doinuzahar abesbatzak eta Aula Boreal talde instrumentala ariko dira emanaldi horretan.

 

1982an Durangon sorturikoa da Doinuzahar abesbatza, hamarkada berean Galdakaon sortu zuten Los Tonos Humanos abesbatza eta Euskal Herriko Unibertsitatearen inguruan jaio zen Aula Boreal. Musika barrokoan eta Errenazimentukoan espezializaturiko taldea da Aula Boreal, eta antzinako musiken ikerketan ere jardun dute bertako kideek.

 

Durangon, gaur, Daniel Garayren zuzendaritzapean ibiliko dira hiru taldeak. Andres de Algarabel y Arroyo XVII. mendeko konpositorearen obra bi interpretatuko dituzte: Gabon kanta bat eta Nunc dimíttis sérvum túum meza. Mexiko DFko katedraleko artxibotik berreskuraturiko mezarako konposizioa da bigarren hori: klasizismoaren erakusgarri da, eta instrumentazio landua eta birtuosismoa uztartzen ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!