Kubako doinuak eskaintzera datoz Los Jubilados de Santiago, gaur

Anboto 2013ko eka. 30a, 08:30
Durangoko Plateruenean joko dute, 19:30ean hasita, musikari kubatarrek

Durangoko Plateruenean joko dute, 19:30ean hasita, musikari kubatarrek.

 

Udako geldiadiaren aurretik, Durangoko Platerueneko azkenaurreko kontzertua eskainiko dute Kubako Los Jubilados de Santiago taldekoek, gaur. 70 urtetik gorako musikariek osaturiko taldea da, eta Europan kontzertu bira eskaintzen dabiltza, ekain eta uztail honetan.

 

\"\"Kubako Santiagon, 1994an bi musikari belaunaldiren elkartzetik sorturiko zortzikotea da Los Jubilados de Santiago. 40ko eta 50eko hamarkadetan Kubako musika mugimenduan aritutakoak dira denak, eta urteetan musikatik aldenduta egon ostean, oholtzetara bueltatzea erabakitzean sorturiko proiektua da Plateruenean entzungai izango dena.

 

Son doinu tradizionalenak eta musika garaikidea uztartzen ditu taldeak, eta Durangon ere, guarachak, guaguancóak eta boleroak ere eskainiko dituzte zuzenean. Urteetan ahazturiko Kubako doinu tradizionalak biziberritzen dituzte Los Jubilados de Santiago-koek. Europako hainbat txokotan hamasei kontzertu eskainiko dituzte ekain eta uztailean, eta Alemaniara joango dira bihar, Durangoko kafe antzokian kontzertua eskaini eta gero.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!