Espainiako txapeldun biekin "animoz beteta" doaz Italiako Girora

Anboto 2013ko eka. 30a, 08:34
Orain arteko helburuak beteta, Bizkaia-Durango taldea etapa bat lortzen saiatuko da Giroan

Orain arteko helburuak beteta, Bizkaia-Durango taldea etapa bat lortzen saiatuko da Giroan.

 

Gaur hasi eta uztailaren 7ra arte Italiako Giroan parte hartuko du Bizkaia-Durango taldeak. Joan zen asteburuko lorpenekin "animoz beteta" doazela adierazi du Jon Elorriaga zuzendariak. Izan ere, Anna Sanchisek erlojupeko Espainiako txapelketako irabazi zuen, eta Ane Santestebanek errepideko Espainiako txapelketa. Horrela, aurrez markatutako helburuak bete zituzten.

 

\"\"

 

Sanchis eta Santestebanekin batera, Polona Batagelj, Ruth Corset, Dorleta Eskamendi, Maialen Noriega, Irene Santesteban eta Joanne Hoganek osatuko dute taldea. Etapa baten ehizan joango dira. Mendiko etapetan Ruth Corset eta Anna Sanchis dituzte armarik nagusiak. Corset oraintxe batu zaie taldera, eta ikusi egin beharko da zer sasoi puntutan dagoen. Sailkapenari begira, Sanchis hamar onenen artean sartu daitekeela uste du Elorriagak, eta Santestebanek hogei onenen barruan sartzeko aukerak dituela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!