Durangoko Sugarri taldeari eman diote publikoaren saria

Anboto 2013ko eka. 25a, 10:53
Asteburuan Amorebieta-Etxanoko kaleak musikaz bete dituen Haizetara lehiaketako publikoaren saria jaso du Durangoko Sugarri fanfarriak. Entzuleek aukeratu dute, eta 4.000 euroko saria jaso dute

Asteburuan Amorebieta-Etxanoko kaleak musikaz bete dituen Haizetara lehiaketako publikoaren saria jaso du Durangoko Sugarri fanfarriak. Entzuleek aukeratu dute, eta 4.000 euroko saria jaso dute.

 

Durangoko Musika Bandako musikariek duela hiru hamarkada inguru lagunartean sorturiko taldea da Sugarri, eta gaur egun, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat herritako 15 musikarik osatzen dute. Oso errepertorio bariatua eskaini du Sugarrik Amorebieta-Etxanoko lehiaketa honetan: Alaskaren, Xabier Leterenen, AC/DCren edota Su ta Gar-en bertsioak eskaini dituzte, besteak beste, kalerik kale.

 

\"\"

 

Europako hainbat herritako beste zortzi taldegaz jardun du Sugarri fanfarriak Haizetara lehiaketan. Bertan, Le Bus Rouge Frantziako taldeari eman dio epaimahaiak Haizetara jaialdiko sari nagusia: 10.000 euroko saria jaso du talde horrek. Bestalde, Estefan Husson eta Arebt Tuba musikariek jaso dute musikari onenen sariak, eta sari berezi bat ere eman diote Les Busiciens taldeari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!