Ane Santestebanek Espainiako txapelketa irabazi du

Anboto 2013ko eka. 24a, 14:11

Iaz 23 urtez azpiko Espainiako txapelketa irabazi ondoren, nagusien mailan parte hartzen zuen lehen aldian, Bizkaia-Durango taldeko Ane Santestebanek Espainiako txapelketa (errepidean) irabaztea lortu zuen zapatuan. Durangoko taldearentzat oso txapelketa emankorra izan da, eguenean Anna Sanchis erlojupeko Espainiako txapeldun geratu zelako.

Leongo Bembibre herrian lehiatu zuten lasterketa. Ane Satestebanek txapelketa irabazi zuen euskal selekzioagaz eta Bizkaia-Durangoko taldekidea duen Maialen Noriega bigarren sailkatu zen Kataluniako selekzioarekin. Tropelak Anna Sanchisi egin zion markaketa zorrotza baliatuz, Santestebanek oso urrutitik jo zuen erasoa. Lucia Gonzalez asturiarragaz batera helmugarako 55 kilometroren faltan ihes egin zuen. Gonzalez atzean utzi, aurretik zihoan Noriega harrapatu eta hura ere atzean utzi ondoren, Santesteban bakarrik helmugaratu zen: 2.43.23.

23 urtez azpiko lasterketan Dorleta Eskamendi bigarren geratu zen: Sheila Gutierrez bizkorragoa izan zen esprintean.

Emaitza hauekin Bizkaia-Durango taldea "moralez beteta" joango da datorren asteburuan hasiko den Italiako Girora, taldeko ordezkariek adierazi dutenez.

Ane Santesteban:

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!