Girora joan aurretik, Espainiako txapeldun geratu da Anna Sanchis

Anboto 2013ko eka. 21a, 09:58

Atzo erlojupeko Espainiako txapelketa irabazi zuen Bizkaia-Durango taldeko txirrindulari valentziarrak.

Atzo erlojupeko Espainiako txapelketa irabazi zuen Bizkaia-Durango taldeko txirrindulari valentziarrak.

 

Bembibre herrian (Gaztela Leon) erabaki dute aurten emakumeen Espainiako erlojupeko txapelduna. Durango-Bizkaia taldeko Anna Sanchisek (1987, Valentzia) Valentziako selekzioagaz irabazi du txapelketa eta Lointek taldeko Leire Olaberria geratu da bigarren 39 segundora. 23 urtez azpiko onena Irene Usabiaga izan da(Lointek) laugarren tokian. Sanchisek bigarren urtez segidan irabazi du erlojupeko txapelketa. Bizkaia-Durango taldeak Italiako Giroan parte hartuko du ekainaren 30etik aurrera eta Anna Sanchis han izango da.

 

Bestalde, gizonetan, 23 urtez azpiko erlojupeko Espainiako txapelketan zazpigarren sailkatu da Peio Goikoetxea (Cafes Baque, Conservas Campos). Alberto Just irabazlearengandik 32 segundora helmugaratu da Goikoetxea (1994, Ermua).

 

SAILKAPENA EMAKUMEETAN

 

1- Anna, Sanchis .............. 31.26

2- Leire Olaberria .............. 39 segundora

3- Belen Lopez .................. 45

4- Irene Usabiaga .............. 1.24

5- Aita Valiño ..................... 1.27

 

\"\"

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!