Gazteen triatloi bat antolatu du Mugarrak bihar

Anboto 2013ko eka. 21a, 08:32

Mugarra Triatloi taldeak Durangoko gazteen laugarren triatloia antolatu du zapaturako. 11:00etan Durangoko igerilekuan ipini dute hitzordua

Mugarra Triatloi taldeak Durangoko gazteen laugarren triatloia antolatu du zapaturako. 11:00etan Durangoko igerilekuan ipini dute hitzordua.

 

Aurrebenjamin, benjamin, kimu eta haur kategoriei zuzenduta dago. Adinaren arabera, hainbat distantzia prestatu dituzte igeri, bizikletan eta korrika egiteko. Izen-ematea mezu elektroniko bidez (mugarratriatloieskola@gmail.com) edo egunean bertan, lasterketa hasi aurretik, egin daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!