Errugbi Eguna ospatuko du Durango Rugby Taldeak

Anboto 2013ko eka. 22a, 09:08

Gaur, goizeko 10:30ean hasi eta egun osoan Errugbi Eguna ospatuko du Durango Rugby Taldeak. Goizean haur kategoriatik gorako lagunek ‘rugby tag’ modalitatean jokatuko dute

Gaur, goizeko 10:30ean hasi eta egun osoan Errugbi Eguna ospatuko du Durango Rugby Taldeak. Goizean haur kategoriatik gorako lagunek ‘rugby tag’ modalitatean jokatuko dute.

 

Ondoren, bazkaritara batuko dira, eta arratsaldean, askotariko jokoak izango dituzte bertaratzen direnek parte hartu dezaten. Errugbi Egunaren helburua Durangoko taldearen inguruan batzen diren jokalari eta zaleekin “jai egun atsegin bat igarotzea da”, Juan Manuel Iriondo DRTko presidentearen esanetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!