Iñaki Irasizabalen nobela beltz laburra irakurgai

Anboto 2013ko eka. 20a, 08:40

ETAri buruzko fikzioa da Irasizabalek martxoan kaleratu zuen \'Bizkartzainaren lehentasunak\'

ETAri buruzko fikzioa da Irasizabalek martxoan kaleratu zuen \'Bizkartzainaren lehentasunak\'.

 

Martxotik kalean, irakurgai, dago Iñaki Irasizabal (Durango, 1969) idazlearen azkenengo liburua. Zornotzan bizi den idazle horrek kaleratu duen bederatzigarren lana da Bizkartzainaren lehentasunak nobela.

 

2011ko udan, Bilbon kokaturikoa da nobela, eta Errekalde auzoan, Zabalburuko ertzain-etxean, Unamuno plazan, edota Indautxun gertaturikoak kontatzen ditu Irasizabalek bertan. Nobelan, ETAk erabakita dauka armak behin betiko uztea, baina oraindik ez du horren berri ofizialik eman. Aldi berean, eta nobelaren sinopsian azaltzen denez, “erakundearen zuzendaritzan poliziak infiltraturik eduki duen satorra agerira atera da, eta hura diskrezioz zaintzea erabaki du Barne Sailak, Bilboko Errekalde auzoko pisu batean. Martin Goena, garai batean militante armatua eta gaur zinpeko guarda denak egingo ditu bizkartzain lanak”.

 

Nobela beltz laburra da Bizkartzainaren lehentasunak, Irasizabalek ohi duen idazkera arin eta azkarrez landua; liburu entretenitua, baina aldi berean, gizartearen eta politikaren erretratu gazi-gozoa egiten duena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!