Markel de la Fuentek taldeko bolada onari jarraipena eman dio

Anboto 2013ko eka. 18a, 08:52
Azken hiru asteburuetan garaipen bana lortu du Durangoko Beste Alde Orue Eskola taldeak

Azken hiru asteburuetan garaipen bana lortu du Durangoko Beste Alde Orue Eskola taldeak.

 

Aurreko garaipen biak taldekako erlopejukoan etorri baziren, asteburu honetakoa esprintean lortu du Markel de la Fuentek. Igorren hasi eta Diman amaitzen zen zirkuituari hiru itzuli eman zizkioten parte hartzaileek. Lehenengo itzulian 14 txirrindulariko ihesaldia sortu zen Beste Alde Orue Eskolako hiru kiderekin: Markel de la Fuente, Aritz Hernandez eta Markel Arbulu. Ihesaldiak minutu bateko aldearekin hasi zuen Barazarko igoera. Igoeran Markel Arbulu atzean geratu zen, baina bere taldekide Gartzen Elejbarrietak tropeletik erasoa jo eta aurrekoekin bat egitea lortu zuen. Azkenean, taldetxoak esprintean erabaki zuen irabazlea eta Markel de la Fuente izan zen azkarrena.

 

Barikuan Gipuzkoako Itzulia hasiko du Durangoko gazte mailako taldeak.

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!