Athletic Clubeko gazteek irabazi dute Durangoko futbol torneoa

Anboto 2013ko eka. 17a, 13:01
Atzo eguerdian jokatutako finalean 3-1 menderatu zuten Algortako Danok Bat.

Atzo eguerdian jokatutako finalean 3-1 menderatu zuten Algortako Danok Bat.

 

Aurreikuspenak betez, Athletic Clubeko kimuen taldeak (2011ean jaiotakoak; datorren denboraldia haur-kategorian hasiko dute) irabazi du Durangoko Kulturalak lehenengoz antolatutako futbol torneoa. Atzo eguerdiko bero erreari aurre eginez, final lehiatu eskaini zuten Bilboko talde biek.

 

Lehen zatiko azken jokaldietako batean aurreratu zen Athletic. Danok Bat taldeko atzelariak eta atezainak ez zuten elkar ondo ulertu, eta ehizarako listo zegoen Borja Sanzek baloia sareetara bidaltzeko aprobetxatu zuen. Jokaldi berean Danok Bat taldeko atezaina lesionatu egin zen apurka hurruntzen zihoakion baloia harrapatzeko luzatu zenean. Kalitateari dagokionez talde bien artean zegoen aldea kontuan hartuta, ematen zuen Athleticek gatxena eginda zuela, baina Danok Bat taldeko gazteek ez zuten etsi, bigarren zatian aurrera egin zuten eta ausardia horrek bere saria izan zuen: Athleticen area barruan Ander Lorentek baloia eskuarekin garbi jo eta epaileak penaltya adierazi zuen. Iker Torralbok hartu zuen jaurtitzeko ardura eta atezaina erabat engainatuz finala berdindu zuen.

 

Athleticek ezinbestean aurrera egin eta berehala lortu zuen bigarren gola, Alejandro Ibarrondok ondoko sake bat errematatu zuenean. Hirugarren gola azpimarratzekoa izan zen. Asier Landaluzek baloia hartu, atzelariari izkin egin eta atezainaren aurrean baloia kalitate handiz kokatu zuen.Torneoari merezi zuen amaiera eman zion Athletic taldeko jokalari gazteak.

 

Argazkiak: Jon Meso

 

\"\"

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!