Andres Granados gogoan, Euskal Asteko kontzertuan

Anboto 2013ko eka. 16a, 12:00
Tabira Musika Bandak Euskal Astearen barruan kontzertua eman du. Hil berri den Andres Granados presidentea izan dute gogoan

Tabira Musika Bandak Euskal Astearen barruan kontzertua eman du. Hil berri den Andres Granados izan dute gogoan.

 

Euskal Astearen barruan, Tabira Musika Bandak kontzertua eskaini du Andra Mariko elizpean. Eguen goizaldean hil zen Andres Granados bandako presidentea, eta berau gogoan izan dute ekitaldian. Kide batek kontzertuaren aurkezpena egin du, eta Granadosen oroimenez joko dutela aipatu du.

 

Tabira Musika Bandakoek hainbat lagun eduki dituzte: Durangoko orfeoia, Elgoibarko dultzaineroak eta Debako Aitzuri abesbatza. Jendez beteta egon da Andra Mari.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!