Uztaik lorpenez betetako denboraldia itxiko du biharko erakustaldiagaz

Anboto 2013ko eka. 14a, 13:07
Uztai gimnasia erritmikoko taldeak erakustaldia eskainiko du zapatuan, 11:00etan, kiroldegian

Uztai gimnasia erritmikoko taldeak erakustaldia eskainiko du zapatuan, 11:00etan, kiroldegian.

 

Uztai gimnasia erritmikoko taldeko gimnastek erakustaldia eskainiko dute zapatuan, 11:00etan, Durangoko Landako kiroldegian. Lorpenez betetako denboraldiari amaiera emango diote horrela.

 

\"\"Gaztetxoenetatik nagusienetara, hainbat emaitza aipagarri lortu dituzte. Aurten, Ester Ferrék, Sara Sendinok, Ainhoa Romanek eta Itsaso Zubiak osatutako nagusien taldea hirugarren sailkatu da Euskadiko Txapelketan, eta gainera, Bizkaiko txapelketa irabazi du. Sara Sendinok Euskadiko txapelketa irabazi du bakarka, eta txapelketa berean, baina amateurretan, txapeldun geratu dira Leire Sendino, Meritxel Mardaras, Jone Serrano eta Ainara Rueda.

 

Bizkaiko eskolarteko jokoetan eta kimu mailan, Nerea Unzuetak eta Irati Fanok finalerako sailkatzea lortu zuten, eta beste hainbeste lortu zuten Nerea Morenok eta Julene Grandek haur kategorian eta kadeteetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!