Ikasleen hiru musika emanaldi, Plateruenean

Anboto 2013ko eka. 14a, 08:42
Ikasturte amaierako hiru emanaldi hartuko ditu datozen egunetan Durangoko kafe antzokiak

Ikasturte amaierako hiru emanaldi hartuko ditu datozen egunetan Durangoko kafe antzokiak.

 

Durangoko hiru zentrotan musika ikasten dabiltzan musikariak entzuteko aukera izango da, egunotan, Durangoko Plateruenean. Rock Izar Eskolaren gala hartuko du gaur, 17:30etik aurrera, Durangoko kafe antzokiak: bertan ikasten dabiltzan musikarien emanaldia izango da hori.

 

Bestetik, ekainaren 20an, 19:00etatik aurrera jardungo dute Durangoko Soinua musika eskolan dihardutenek, ikasturte amaierako emanaldian. Atzo, bestalde, Bartolome Ertzilla musika eskolako ikasleek eta irakasleek jardungo dute Plateruenean: Durang(o)ts Jam saioa eskaini zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!