Hamabi sari banatu dituzte Julene Azpeitia lehiaketan

Anboto 2013ko eka. 13a, 09:15
Domekan, Durangoko San Agustin kulturgunean egin zuten literatur sarien banaketa ekitaldia

Domekan, Durangoko San Agustin kulturgunean egin zuten Julene Azpeitia literatur sarien banaketa ekitaldia.

 

Bertso paperen, olerkien eta ipuinen ataletan banatu dituzte sariak. Ipuinen ataletan, Maddi Azkarate, Jon Barbero, Alba Oleaga, eta Garazi Mugerza izan dira 18 urte artekoetan sarituak, eta Eñaut Uruburen Naël eta idazlea lanari eman dio epaimahaiak adin nagusien ataleko ipuinik onenaren 600 euroko saria.

 

Olerkigile gazteen atalean, Jon Barruetabeña, Aroa Merino, eta Aitor Bizkarra izan dira saridunak, eta Aitor Albistur 18 urtetik gorakoenean. Bertso paperetan ere saritu dute, gainera, Albistur. Aitor Bizkarra, Martin Arrasate, eta Jon Koka ere saritu dituzte bertso paperen atalean.

 

Durangoko eskoletako ikasleek zein herritik kanpoko eskoletan diharduten 18 urte arteko durangarrek, eta edozein adin nagusik parte hartu ahal izan dute lehiaketan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!