Fotograbatuak biltzen dituen erakusketa Durangoko Museoan

Anboto 2013ko eka. 13a, 09:19
Ekainaren 23ra arte Durangoko Arte eta Historia Museoan egongo dira ikusgai

Ekainaren 23ra arte Durangoko Arte eta Historia Museoan egongo dira ikusgai.

 

Joan zen barikuan inauguratu zuten Fotograbatua izeneko erakusketa, Durangoko Arte eta Historia Museoan. Zarauzko Photomuseum erakundeak sustatutako eta lagatako erakusketa da, eta ekainaren 23ra arte izango da Durangon ikusgai. XIX. mendeko Frantziako paisajeak eta errealitate sozialak islatzen dituzten irudiak dira erakusketakoak: sufragio unibertsala lortu zenekoa, meatzarien errealitateari buruzkoa, nekazarien edota arrantzaleen bizimodua erakusten duena...

 

Fotograbatua, XIX. mende amaieran eta XX. mendearen hasieran arte grafikoen alorreko estanpaziorako ezinbesteko prozedura zen. Oso prozedura landua fotograbatuarena: negatibo fotografikoaren bitartez grabatzen da kasuan kasuko irudia xafla metalikoan. Erakusketako irudietako batean azaltzen denez, jatorrizko argazkian edo marrazkian oinarrituta prestatzen da kristal negatiboa, metalezko xaflaren gainean inprimatzen da, eta egurrezko euskarriaren gainean egiten da grabatuaren muntaia. Azkenik, azidotan sartzen da grabatua.

 

Argazkigintzan garrantzia handikoa izan den prozesua eta bere emaitza batzuk ikusteko aukera da Durangoko Arte eta Historia Museoan, ekaina amaitu arte luzatu dutena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!