Laumono mutrikuarrek zabalduko dute Platerueneko gaurko gaua

Anboto 2013ko eka. 15a, 08:39
Apirilean, Ero eta Urgatz taldeekin Durangoko Platerueneko oholtza partekatu zuen Mutrikuko Laumono taldeak, Durangoko kafe antzokiak musika talde gazteei zuzenean jarduteko aukera eskaintzeko helburuz antolatzen duen Lokaletik At ekimenean

Apirilean, Ero eta Urgatz taldeekin Durangoko Platerueneko oholtza partekatu zuen Mutrikuko Laumono taldeak, Durangoko kafe antzokiak musika talde gazteei zuzenean jarduteko aukera eskaintzeko helburuz antolatzen duen Lokaletik At ekimenean.

 

Oraingoan, berriz, mundu osoan ezaguna den Javier Vargas gitarristaren eta haren bandaren aurretik jotzeko aukera izango dute mutrikuko musikariek, gaurko Plateruena kafe antzokiko hitzorduan, 22:00etatik aurrera. Orain urte bi kaleratu zuten Adrenalinia diskoko kantak eskainiko dituzte biharko kontzertuan. Bederatzi abestiko diskoa da Adrenalinia, eta blues eta hard rock doinuak biltzen ditu.

 

90eko hamarkadaren amaieran sorturiko taldea da Laumono, aurretik Ehun Kilo taldean jardun zuen Jon Iturrino gitarristak sustaturikoa. Tartean taldekideen joan-etorriak eta geldialdiak igarota, oholtzetara bueltatu dira mutrikuarrak. Hainbat musika taldetan, tartean Aiumeen basoa edo Brankan, urteetako esperientzia daukaten bost musikariren batura da Laumono. Jimmy Hendrix, Deep Purple edo Led Zeppelin taldeen bertsioak egiten hasi zen musika taldea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!