Tabirako martxarako hilaren 24ra arte apuntatu daiteke

Anboto 2013ko eka. 13a, 09:03

Iazko arrakastak bultzatuta, Durangoko Sapubike Mendi Bizikleta Taldeak aurten bigarren aldiz antolatuko du mendi bizikleta martxa, ekainaren 30ean, Tabirako jaien barruan

Iazko arrakastak bultzatuta, Durangoko Sapubike Mendi Bizikleta Taldeak aurten bigarren aldiz antolatuko du mendi bizikleta martxa, ekainaren 30ean, Tabirako jaien barruan.

 

Aurten, 400 parte-hartzailera mugatu dute kopurua, eta izena emateko epea ekainaren 24an amaituko da. Webgune bidez egin daiteke: sapubike.durangomtb.com (10 euro). Kopurua bete ezean, martxaren egunean bertan ere, apuntatzeko aukera eskainiko dute. Mugarra ingurutik osatu dute ibilbidea. Tarte batzuk iazko berberak dira, baina beste hainbat berriak. Oro har, ibilbidea nahiko latza da antolatzaileen arabera, bai fisikoki, bai teknikoki. Beraz, parte hartzeko sasoian egotea aholkatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!