Peter-en oroimenezko finalak gaur, Durangon

Anboto 2013ko eka. 14a, 09:49
Asier Zugadik eta Anartz Ajuriak Unai Atutxa eta Gaizka Lopezen aurka jokatuko dute nagusietan

Asier Zugadik eta Anartz Ajuriak Unai Atutxa eta Gaizka Lopezen aurka jokatuko dute nagusietan.

 

Gaur, 19:30ean, Peter-en Oroimenezko IV. Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte Durangoko Ezkurdi-Jai Alai pilotalekuan. Nagusietako zein 22 urtez azpiko protagonistak bizkaitarrak dira. Nagusietan, Asier Zugadi markinarrak eta Anartz Ajuria galdakoztarrak Unai Atutxa galdakoztarraren eta Gaizka Lopez ortuellarraren kontra jokatuko dute.Atzelari biek segurtasuna dute dohain nagusi, eta ez dute batak bestea hausteko ahalik. Beraz, finaleko gakoa aurrean egongo da. Eta aurrean, sasoi betean dauden pilotari bi neurtuko dira. Atutxa eta Zugadi ausartak dira, eta gehien asmatzen duenak finala bere aldera ekarri dezake.

 

22 urtez azpikoa

22 urtez azpiko finalean, Asier Etxebarria eta Urtzi Bidaburu gernikarrak eta Goikoetxea eta Madariaga mungiarrak lehiatuko dira. Asier Etxebarriaren anaia Aitorrek Biharko Izarrak txapelketako lau t’erdiko finala jokatuko du gaur. Txapelketa Durangoko pilota eskolak antolatu du, Durangoko Udalaren laguntza ekonomikoari esker.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!