Andra Mariako organuaren urteurrenerako

Anboto 2013ko eka. 11a, 09:14

Esteban Landart organista irundarraren kontzertuagaz ospatuko dute Durangoko Andra Maria elizako organuaren 70. urteurrena. Durangoko elizan izango da kontzertua, 1943 urtean inauguratu zuten egunean: ekainaren 13an

Esteban Landart organista irundarraren kontzertuagaz ospatuko dute Durangoko Andra Maria elizako organuaren 70. urteurrena. Durangoko elizan izango da kontzertua, 1943. urtean inauguratu zuten egun berean: ekainaren 13an.

 

Jehan Alain, Johannes Brahms eta Franz Liszt konpositoreen organurako obrak eskainiko ditu Landartek Arandoño elkarteak antolaturiko kontzertu horretan. Hain zuzen, "Durangoko organuaren aukera eta ezaugarri guztiak erakusteko" aproposena delakoan aukeratu du Lyongo Goi Kontserbatorioan ikasi zuen Landartek errepertorio hori.

 

Frankistek Durango bonbardatu zutenean suntsituriko organuaren ordezkoa da, 1943tik Durangoko Andra Marian dagoena: 1955 hodiko organua da, garaiko entzute handiko Walcker markakoa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!