Abadiñok irabazi du partida azkarren Durangoko proba

Anboto 2013ko eka. 6a, 09:48

Joan zen zapatuan Extremadurarren Etxeak 20. aldiz antolatu zuen txapelketa.

Joan zen zapatuan Extremadurarren Etxeak 20. aldiz antolatu zuen txapelketa.

 

Txapelketa partida azkarren euskal zirkuiturako puntuagarria izan zen. Gaur egun zirkuitu horretako txapelduna den Abadiñok irabazi zuen Durangoko proba 37 puntu batuta; Durangoko Larrasoloeta sailkatu zen bigarren (31,5 puntu) eta Itxas Zalduna hirugarren (28 puntu). Hirugarrenaren puntu kopuru bera batu zuen Elorrioko Zaldi Baltzak ere laugarren tokian.

 

Durangokoagaz bost dira orain arte partida azkarren euskal zirkuituan jokatu diren jardunaldiak eta Nafarroako Mikel Gurea taldea dago lehenengo tokian. Hurrengo proba ekainaren 9an izango da Deban.

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!