Durangok beteranoen lehen txapelketa hartuko du bihar

Anboto 2013ko eka. 7a, 08:25

Arripasuetan zazpi talde lehiatuko dira

Arripasuetan zazpi talde lehiatuko dira.

 

Aurten, lehenengo bider, Beteranoen Bizkaiko Errugbi Txapelketa antolatuko dute, eta estreinako aldia Durangoko Arripausuetak hartuko du zapatuan, 10:00etatik aurrera. Guztira, zazpi talde lehiatuko dira, tartean Durangoko Sapuzaharrak eta Elorrio. Gainerako bost taldeak honako hauek dira: Getxo, Gernika, UniBilbo-Kakarraldo, Mungia eta Ipar Euskal Herriko Lourdes.

 

Taldeak multzo bitan banatuko dituzte, eta multzo bakoitzeko aurrenekoek jokatuko dute finala. “Helburu nagusia ez da lehiaketa”, azaldu du Sapuzaharrak taldeko Gotzon Gomezek, “baizik sasoi bateko errugbilariak batu eta eguna jai-giroan pasatzea”. Txapelketaren ostean, Plateruena kafe antzokian bazkalduko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!