Durangoko Txirrindulari Elkarteak Bizikleta Eguna antolatu du domekarako. 10:30ean hasiko da Hiper-Simply supermerkatuaren ondoan. 5-14 urteko gaztetxoei zuzenduta dago, eta errepideko zein mendiko bizikletagaz parte hartu daiteke.
Izen-ematea doakoa da. 5-9 urteko gazteak, zirkuituan ez ezik, Durangoko bidegorrian ibiliko dira; nagusiek Gazteluko itzulia egingo dute. Gurasoek ere parte hartu dezakete bidegorrian eta Gazteluko itzulian. Amaieran, opariak zozkatuko dituzte.