Vivaldiren 'Gloria' entzungai zapatuan, JAEDen eskutik elizan

Anboto 2013ko eka. 7a, 09:01

Basilio Astulezen zuzendaritzagaz jardungo dute Leioako San Juan Bautista abesbatzakoek 19:00etatik aurrera, Iurretan

Basilio Astulezen zuzendaritzagaz jardungo dute Leioako San Juan Bautista abesbatzakoek Iurretan 19:00etatik aurrera, Iurretan.

 

Bihar, 19:00etatik aurrera, Iurretako San Migel elizan eskainiko dute Vivaldik XVIII. mendean idatziriko Gloriaren emanaldia. Abesbatzarako eliz musika da Gloria osatzen duena. JAED elkartearen 50. urteurrena ospatzeko antolaturiko ekimenetariko bat da biharko kontzertua.

 

Basilio Astulezen zuzendaritzagaz jardungo du emanaldi horretan Leioako San Juan Bautista abesbatzak. Leioa Kantika Koralean hezitako 25 abeslarik osatzen dute, gaur egun, San Juan Bautista abesbatza. Vivaldiren Gloria interpretatzen, Leioako bertako ganbera orkestra gazteak ere parte hartuko du, Margarita Lorenzo de Reizabalen zuzendaritzapean.\"\"

 

Horrez gainera, Garbiñe Abendaño sopranoak eta Margarita Lledó mezzosopranoak ere jardungo dute. Bestalde, ekainaren 29an, Durangoko Andra Maria basilikan izango da JAED elkartearen 50. urteurrena ospatzeko azkenengo musika emanaldia: abesbatza eta orkestrarako Nunc Dimíttis Sérvum Túum meza eskainiko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!