Hilario Extremianak irabazi du txisturako konposizio lehiaketa

Anboto 2013ko eka. 5a, 12:07

Joan zen zapatuan egin zuten Durango Hiria txisturako konposizio lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, Durangoko San Agustin kulturgunean. Silboberri Txistu Elkarteak antolatzen du lehiaketa

Joan zen zapatuan egin zuten Durango Hiria txisturako konposizio lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, Durangoko San Agustin kulturgunean. Silboberri Txistu Elkarteak antolatzen du lehiaketa.

 

Ohi bezala, sari banaketarekin batera, eta Durangoko Euskal Astearen egitarauaren barruan, txistuaren aniztasuna erakusten zuen kontzertua eskaini zuten: emanaldiaren lehenengo partean, txistu garaikideko obra bi eskaini zituen Silboberri Txistu Bandak, eta bigarrenean, doinu tradizionalagoak eskaini zituen Gasteizko Folk On taldeak.

 

\"\"

 

Bi urterik behin egiten duten Durangoko txistu lehiaketa, eta zazpigarren edizioa izan da aurtengoa. Emaitzagaz oso pozik dago ekimena antolatzen duen Silboberri elkartea, bai lehiaketan parte hartu duten musikarien mailagatik, bai eta zapatuko kontzertura bertaratu ziren entzuleen kopuruagatik ere. Gasteizko Musika Bandaren zuzendariari, Hilario Extremiana musikariari, eman zioten lehiaketako lehenengo saria, Itzalak obragatik, eta David Cantalejo konpositore eta pianistak jaso zituen bigarren eta hirugarren sariak, La cápsula del tiempo eta Lamiak II obrengatik.

 

Euskal Herriko, Espainiako, eta Ameriketako musikarien 16 lan jaso dituzte aurten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!