Marianne Vos-ek irabazi du Durango-Durango klasika

Anboto 2013ko eka. 4a, 19:16

Rabobank taldeko herbeherearrak esprintean menderatu du Emma Johansson.

Rabobank taldeko herbeherearrak esprintean menderatu du Emma Johansson.

 

Eguenean hasten den Emakumeen Biraren atarian, Juan Mari Balierren oroimenezko klasika elkarri mezuak bidaltzeko erabili dute Vos eta Johanssonek. Esprint ikusgarrian munduko txapeldunari hortzak erakutsita, Johansson suediarrak sasoian dagoela erakutsi eta hirugarren Bira irabazi gura badu beltz lan egin beharko duela argitu dio. Vos-ek ordagoa onartu eta esprinta irabazi dio munduko onena zergatik den erakutsiz. Klasikako podiuma Evelyn Stevens estatu batuarrak osatu du; hirugarren postuari mendiko sailkapena gehitzen badiogu, argi dago Bira lehiatzeko hautagai sendoa dela Stevens.

 

Gureei dagokionez, Bizkaia-Durango taldeko Ane Santesteban izan da lehen euskalduna eta Lointek taldeko Ana Usabiagak esprint berezien lehia irabazi du.

 

SAILKAPEN NAGUSIA

 

1- Marianne Vos (Rabo Women Cycling team).................. 2.56.53

2- Emma Johansson (Orica-AIS).................................... denbora berdinean

3- Evelyn Stevens (Specialized-Lululemon)...................... 2 segundora

4- Elisa Longo (Hitec Products UCK)............................... 2 seg.

5- Ashleigh Moolman (Lotto Belisol Ladies)...................... 21 seg.

 

TALDEKAKO SAILKAPENA

 

1- Rabobank (Herbehereak)............................ 8.51.36

2- Orica-AIS (Australia).................................. 1 segundora

3- Boels Dolmans (Herbehereak)........................ 53 seg.

 

 

Mendiko sailkapena: Evelyn Stevens (Specialized-Lululemon)

Esprint bereziak: Ana Usabiaga (Lointek)

Tarteko helmugak: Patricia Schwager (Faren-Let\'s Go Finland Team)

Lehen euskalduna: Ane Santesteban (Bizkaia-Durango)

23 urtez azpikoa: Elisa Longo (Hitec Products UCK)

 

Ane Santesteban saria jasotzen:

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ana Usabiaga saria jasotzen:

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Irabazle denak podiumean:

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!