Hogei urteko errekorra apurtu du Jose Luis Romerok

Anboto 2013ko eka. 4a, 10:26

Euskadiko Beteranoen Txapelketan 1993tik indarrean zegoen 400 metroetako marka (65 urtetik gorako mailan) hobetu du Durangoko Kirol Klubeko atletak.

Euskadiko Beteranoen Txapelketan 1993tik indarrean zegoen 400 metroetako marka (65 urtetik gorako mailan) hobetu du Durangoko Kirol Klubeko atletak.

 

Domekan Euskadiko Beteranoen Txapelketa jokatu zuten Durangoko atletismo pistan. Durango Kirol Klubeko hainbat atletek emaitza onak lortu zituzten, baina denetan azpimarragarriena Jose Luis Romerok lortu zuten 65 urtera arteko 400 metroetan. 1993tik indarrean zegoen marka apurtu eta 1.00.09ean ezarri zuen berria. Aurreko marka Xabier Anton Bofill kataluniarraren eskuetan zegoen: 1.00.2. Marka berria, eguraldi ilunagaz eta pistan hezetasuna nabari zela lortu zuen Romerok. Gainera, 400 metroetakoa ez zen izan Romeroren garaipen bakarra. Aurretik, 200 metroetakoa ere irabazi zuen: 27.14.

 

Romerogaz batera, txapelketa oso ona burutu zuten, besteak beste, Begoña Martinez durangarrak, Oscar Cuevas ermuarrak era Eva Muñoa elorriarrak.

 

Bestalde, joan zen asteburuan gazteen mailako Bizkaiko txapelketak ere jokatu zituzten. Kadeteetan Joseba Ogiza elorriarrak urrezko lau domina irabazi zituen pisu jaurtiketan, xabalina jaurtiketan, salto hirukoitzean eta luzera jauzian. Oihane Zubizarretak brontzezko domina bi jantzi zituen eta Jone Erzillak bat.

 

Gazteetan Izaro Telleriak erraz irabazi zuen 2.000 metro obstakuluetan; Laura Castrillo bigarren sailkatu zen 100 eta 400 metro hesietan eta Nora Narbaiza hirugarren 1.500 metrotan. Azkenik, juniorretan eta 3.000 metrotan, Durango Kirol Klubeko hiru atletek osatu zuten podiuma: Olatz Agirrebeitia igo zen koskarik gorenera eta Nerea Agirrebeitia eta Maitane Gezala izan zituen alde banatara.

 

Garcia bigarren Oñatin

Bestalde, Durango Kirol Klubeko David Garcia durangarra bigarren sailkatu zen Oñatiko Herri Lasterketan: 31.14. Bere denbora  Ivan Fernandez bakarrik geratu zen bere aurretik: 29.31

 

Jose Luis Romero podiumean:

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Olatz Agirrebeitia, Nerea Agirrebeitia eta Maitane Gezala podiumean:

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!