Butroen jokutako erlojupekoa irabazi du Beste Alde-Orue Eskola taldeak

Anboto 2013ko eka. 3a, 14:52

Adrian Sainz, Jon Munitxa, Aritz Hernandez eta Markel de la Fuentek osatu dute erlojupekoa irabazi duen taldea

Adrian Sainz, Jon Munitxa, Aritz Hernandez eta Markel de la Fuentek osatu dute erlojupekoa irabazi duen taldea.

 

Junior mailan, 23 kilometroko ibilbide gogor bati aurre egin zioten Beste Alde-Orue Eskolako (Durangoko Txirrindulari Elkartea) juniorrek. Urdulizen irten eta Maruri, Mungia, Gatika eta Laukizetik igarota Butroen amaitu zen lasterketa. Durangoko taldeko laukoteak 33 minutu eta 44 segundo erabili zituen ibilbidea osatzeko eta ia 10 segundoko aldea atera zion bigarren sailkatu zen Umpro-S.C.Amorebieta taldeari. Garaipen honekin, taldeak konfiantza handiz aurre egingo die denboraldiko hitzordu garrantzitsuenetako bi diren Gipuzkoako Itzuliari eta Bizkaiko Itzuliari.

 

Kadete mailan Elorrioko Gaursa Renault B taldea laugarren sailkatu zen eta A taldea seigarren.

 

SAILKAPENA JUNIOR MAILAN  (23 km)

  1. Beste Alde-Orue Eskola................... 33.44
  2. Umpro.S.C.Amorebieta................... 33.53
  3. Leioa T.E.................................... 34.24
  4. Valentin Uriona............................. 34.36
  5. Ugao.......................................... 35.32

 

SAILKAPENA KADETE MAILAN  (16,4 km)

  1. Enkarterri.................................... 27.33
  2.  Punta Galea................................ 28.17
  3. Leioa T.E.................................... 28.32
  4. Elorrio-Gaursa Renault B................. 28.36
  5. Gernikesa S.C.............................. 28.38
  6. Elorrio-Gaursa Renault A................ 28.41

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!