Euskal dantzen erakustaldiak

Anboto 2013ko mai. 31a, 10:48

Bihar, 19:30ean hasiko da Tronperri dantza taldeak antolatu duen Euskal Dantzen jaialdia. Durangoko Euskal Astearen barruan, XXXI. edizioa ospatuko dute aurten

Bihar, 19:30ean hasiko da Tronperri dantza taldeak antolatu duen Euskal Dantzen jaialdia. Durangoko Euskal Astearen barruan, XXXI. edizioa ospatuko dute aurten.

 

Durangoko Tronperrik eta Muskildiko dantza taldeak eskainiko dute biharko emanaldia. Bestalde, domekan, 12:30etatik aurrera izango da Euskal Dantzen jaialdiaren hitzordua. Gasteizko Adurtza, Donostiako Goizaldi eta Lizarrako Larraiza taldeek jardungo dute etziko emanaldi horretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!