Durango-Durango klasika lehiatuko dute

Anboto 2013ko eka. 3a, 08:52

Durangoko Txirrindulari Elkarteak hamabigarren aldiz antolatu du biharko Durango-Durango emakumeen klasika. Aurtengoa eta aurrerantzeko denak Juan Mari Balierren oroimenezkoak izango dira. Durangoko Txirrindulari Elkarteko presidente izandako Balier iaz hil zen

Durangoko Txirrindulari Elkarteak hamabigarren aldiz antolatu du biharko Durango-Durango emakumeen klasika. Aurtengoa eta aurrerantzeko denak Juan Mari Balierren oroimenezkoak izango dira. Durangoko Txirrindulari Elkarteko presidente izandako Balier iaz hil zen.

 

Klasika 15:00etan hasiko da Ezkurdin. Iurreta, Abadiño, Berriz, Elorrio, Atxondo eta Muniketan zehar osatutako zirkuituari lau itzuli emango dizkiote (110 km). UCI rankingeko hamar onenetatik zazpi egongo dira irteera puntuan, tartean Marianne Vos. Aurten, aspaldiko partez, irteera eta helmuga leku berean egongo dira: Ezkurdin. Trena lurperatu izanak ahalbidetu du aukera hori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!