Izen-ematea zabalik hilaren 8ko eta 9ko kongresurako

Anboto 2013ko eka. 1a, 08:17

Mendilibar, Sarriugarte, Amorrortu eta Etxarri etorriko dira, besteak beste, Durangora

Mendilibar, Sarriugarte, Amorrortu eta Etxarri etorriko dira, besteak beste, Durangora.

 

Gertasport kirol klubak futbolaren inguruko lehen kongresua antolatu du Durangoko Gran Hotelen, ekainaren 8rako eta 9rako. Izen handiko hizlariak ekarriko dituzte, futbola hamaika ikuspuntutatik jorratzeko. Guztira, 10 hizlari etorriko dira.

 

Zapatuan, ekainaren 8an, 09:00etatik aurrera, Jose Mari Amorrortu, Jon Pascua eta Jose Carrascosa ariko dira; arratsaldeko 16:00etan, berriz, Felix Sarriugarte, Juan Iribarren eta Joxean Lekue. Domeka goizean, alderdi praktikoa landuko dute Larrakozelaian (Iurretakoko jokalariekin), Mikel Etxarri eta Gonzalo Arkonadagaz. Ondoren, berriro Gran Hotelen, Gari Fullaondo eta Jose Luis Mendilibarren berbaldiek emango diote amaiera kongresuari.

 

Izen-ematea zabalik dago ekainaren 5era arte (90 euro). Modu bitara egin daiteke: gertasport@gmail.com helbidearen bidez edo 717 166 845 telefonora deituta. Informazio guztia eskuragarri dago euren webgunean : www.gertasport.com

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!