Francisco Lumbreras soinu terapeutaren saioa

Anboto 2013ko mai. 31a, 09:30

Sasikoa 6ko Ananta yoga zentruak gonbidatuta etorriko da Francisco Lumbreras terapeuta Durangora. Kontzertua eta ikastaroa eskainiko ditu, datorren asteburuan

Sasikoa 6ko Ananta yoga zentruak gonbidatuta etorriko da Francisco Lumbreras terapeuta Durangora. Kontzertua eta ikastaroa eskainiko ditu, datorren asteburuan.

 

Kontzertu bi eskainiko ditu, ekainaren 7an, Francisco Lumbrerasek Durangon; 19:00etan eta 21:00etan. Asteburuan, ekainaren 8 eta 9an, aldiz, ahotsa lantzeko eta kantu harmonikoari buruzko ikastaroa eskainiko du Lumbrerasek Ananta zentruan. Kantuaren ahalmen terapeutikoa erakusteko, kuartzozko eta Tibeteko kaikuak, danbor ozeanikoa, euri makilak, gong-ak eta diggeridoo-ak baliatuko ditu Jaengo musikariak.

 

Ahotsa eta kantua garapen pertsonalerako eta espiritualerako baliatzeko tekniken ingurukoa izango da ekainaren 8 eta 9ko ikastaroa. Yoga eta soinuaren lanketa uztartzen dituena. Kantu armonikoak gorputza, burua eta emozioak bateratzeko ematen duen aukera azalduko dute Ananta zentruko saioetan.

 

Ikastaroan parte hartzeko izena eman gura duenak, haraneder@hotmail.com helbidera bidali dezake mezua. 120 euroko prezioa dauka ikastaroak, eta hamabikoa kontzertuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!