Rock&roll, blues eta soul doinuak Blues Thorpes-en eskutik

Anboto 2013ko mai. 31a, 09:17

Durangoko Plateruenean jardungo dute, gaur, 22:00etan, Blues Thorpesekoek

Durangoko Plateruenean jardungo dute, gaur, 22:00etan, Blues Thorpesekoek.

 

Urte honen hasieran bueltatu da 90eko hamarkadako Blues Thorpes taldea oholtzetara, hamabost urte agertokitik kanpo eman ondoren. Bederatzi musikari dira taldekoak, eta soul, rythm&blues eta rock&roll doinuak eskaintzen dituzte, antzerki eta parodia ukitu bategaz.

 

Blues Brothers New Yorkeko talde mitikoaren kanten moldaketak egiten dituzte Blues Thorpes taldekoek. Durangoko Plateruena kafe antzokian joko dute gaur, 22:00etan hasita. Blues Thorpeseko musikariak oholtzara igo aurretik, AC/DC taldearen bertsioak egiten dituen AZ/DZ taldeak eskainiko du kontzertua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!