Sahara Libre literatur lehiaketan, bigarren saria Iban Gorritirentzat

Anboto 2013ko mai. 29a, 09:40

Saharar baten eta kazetari baten arteko telefono elkarrizketa da Gorritiren narrazioaren haria

Saharar baten eta kazetari baten arteko telefono elkarrizketa da Gorritiren narrazioaren haria.

 

Gora bihotzak! Isiltasun harresiarentzako musuak idazlana aurkeztu zuen Iban Gorriti kazetari durangarrak Sahara librearen aldeko bigarren literatur lehiaketan, eta bigarren saria eman dio epaimahaiak. Gaueko ordu txikietan idatziriko istorioa da, Iban Gorriti egileak azaldu duenez.

 

Idazteko dokumentatu egin behar izan duela dio Gorritik; izan ere, amazigh herriarekin hartu-eman sakona izan duen arren, sahararrarekin ez du harreman zuzenik eduki. Guztira, 27 lan jaso zituzten lehiaketan, eta Ebbaba Hameida saharauiaren Ezgarit, en las profundidades de la noche lanari eman diote lehenengo saria. www.haiyusahara.wordpress.com helbidean irakurri daitezke 10 lan finalistak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!