Obra berria estreinatuko du Gora Ta Gora adinekoen taldeak

Anboto 2013ko mai. 23a, 17:45

\'La Bodeguilla\' obra estreinatuko du, maiatzaren 31n, Durangoko antzerki taldeak. Izaskun Asua taldearen zuzendariak hainbat antzezlan laburrekin osaturiko obra da, eta maiatzaren 31n eta ekainaren 2an eskainiko dute, adinekoen V. antzerki jardunaldian

\'La Bodeguilla\' obra estreinatuko du, maiatzaren 31n, Durangoko antzerki taldeak. Izaskun Asua taldearen zuzendariak hainbat antzezlan laburrekin osaturiko obra da, eta maiatzaren 31n eta ekainaren 2an eskainiko dute, adinekoen V. antzerki jardunaldian.

 

Durangoko alkatea Gora Ta Gorako taldekideekin batu dira San Agustin kulturgunean gaur, jaialdiaren aurkezpenean; hain zuzen, antzerki taldea sortu zenetik bertan diharduen Anunciación Maras eta antzerkian hasiberria den Braulio Saizekin. Azaldu zutenez, 18 urte dira taldea sortu zutela, eta hainbat kide berri batu zaizkie ikasturte honetan: maiatzaren 31n estreinatuko duten obran, 18 aktorek jardungo dute oholtzan. 

 

\"\"

 

Durangoko 60 eta 85 urte bitarteko artisten emanaldiez gainera, beste bi ere izango dira: maiatzaren 27an, Recuerdos obra eskainiko du Errenteriako Ausardi taldeak; eta 29an, Los maitines del padre Antonio, Zumarraga-Urretxuko Irrimakilak. San Agustinen izango dira emanaldi guztiak, 19:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!