'Egia esan': Peru Magdalenaren aitatasunari buruzko nobela

Anboto 2013ko mai. 22a, 12:28

Bere lehenengo eleberria aurkeztu zuen Peru Magdalena durangarrak, atzo. Elkar argitaletxeagaz kaleratu du, eta Egia esan dauka izenburua

Bere lehenengo eleberria aurkeztu zuen Peru Magdalena durangarrak, atzo. Elkar argitaletxeagaz kaleratu du, eta Egia esan dauka izenburua.

 

Aurretik ipuinak, haurrentzako literatura eta poesian jarduna da Peru Magdalena, eta genero honetan egin duen lehenengo lana da Egia esan. Haurrekin badauka zerikusirik, baina, nobela honek ere: aitatasunari buruzko hainbat gogoeta biltzen ditu, eta aita-semeen harremana kontatzen du.

 

\"\"

 

Elkar argitaletxeak zabaldu duen liburuaren erreseinaren arabera, “Arri aita desagertu zenetik hankamotz” dabilen Kimu semearen ikuspegitik kontaturikoa da Egia esan, eta kantak, poemak, eta lekukotasunak, biltzen ditu. Aitak aspaldi bidai batean idatziriko koaderno beltza lagun, aitaren bidaia berregingo du semeak: “Barruko puzzlea berregin eta aitaren zuztarretaraino heldu guran”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!