Gaztetxoen Euskadiko txapelketa bihar, merkatu plazan

Anboto 2013ko mai. 25a, 09:16

Haurren kategorian (13-14 urte) Euskadiko Herri Kirol Txapelketa jokatuko dute domekan, 11:00etan, Durangoko merkatu plazan. Kimu mailetako gaztetxoak ere batuko dira, baina horientzako topaketa bat izango da. Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen txapelketan 100 gaztetxo inguru batuko dira

Haurren kategorian (13-14 urte) Euskadiko Herri Kirol Txapelketa jokatuko dute domekan, 11:00etan, Durangoko merkatu plazan. Kimu mailetako gaztetxoak ere batuko dira, baina horientzako topaketa bat izango da. Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen txapelketan 100 gaztetxo inguru batuko dira.

 

Elkartuko diren hiru taldeak Bizkaitarrak dira: Larramendi ikastola (Mungia), Alaitasuna (Bakio) eta Barrutia (Arratzu). Gipuzkoako eta Arabako taldeek ezin izan dute haur-kategoriako talderik osatu aurten. Gaztetxoak sokatiran, txingak eroaten, lokotx-batzen, giza proban eta saku proban lehiatuko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!