Anbotopeko Lehen Erregionaleko txapelduna

Anboto 2013ko mai. 21a, 08:38

Asteburuan final four-eko hiru partiduak irabazi ditu Durangoko taldeak

Asteburuan final four-eko hiru partiduak irabazi ditu Durangoko taldeak.

 

Senior mailan Lehenengo Erregionaleko final four-a jokatu du Anbotopekok asteburuan eta partidu denak irabazita txapeldun geratu da. Lehenengo partiduan 70-60 menderatu zuten Guerto Astrabudua. Irabazten hasi arren (14-5), hamar puntugatik galtzen ere joan ziren (23-33). Bigarren zatian jaurtiketa libre asko jaurti zituzten eta, hein handian, horrek eman zien garaipena.

 

Bigarren partidua izan zen denetan estuena; 73-71 irabazi zioten Marrazoak taldeari. Marrazoak ere lehenengo jardunaldian irabaztetik zetorrenez, bigarren partidu hori aurrera ateratzen zuenak txapelketa ia eskuan izango zuen. Partidu parekatuan, Anbotopekok azken minutuetan lortutako partzialak (9-2) erabaki zuen partidua; Amesti jokalariak asko asmatu zuen tarte horretan.

 

Azkenengo partiduan, Anbotopeko erraz nagusitu zitzaion Zamudiori (85-67) eta txapeldun geratu zen. Alternatiba askoko lehenengo zatian Anbotopeko puntu biko aldeagaz heldu zen atsedenaldira (49-47). Bigarren zatian ez zion aukerarik eman Zamudiori eta azkenean 18 puntuko aldea atera zion.

 

Iturria: Bizkaiko Saskibaloi Federazioa:

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Iturria: Antxon Amesti

 

\"\"

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!