Sasikoa Hirugarren Mailara itzuli da

Anboto 2013ko mai. 20a, 10:02

Sasikoa eta Abadiñoko Lagun taldeen arteko derbian igoera zegoen jokoan. Azkenean, Durangoko taldeak 3-2 menderatu zuen Abadiñokoa

Sasikoa eta Abadiñoko Lagun taldeen arteko derbian igoera zegoen jokoan. Azkenean, Durangoko taldeak 3-2 menderatu zuen Abadiñokoa.

 

Joan zen astean zehar Geronimo Ugarte entrenatzaileak bere kargua utzi egin zuen zuzendaritzagaz izandako desadostasun batzuk medio. Beraz, ez zen girorik aproposena denboraldiko partidurik garrantzitsuenari aurre egiteko. Hala ere, irabaztea lortu zuten eta iaz galdutako maila (Hirugarren Maila) berreskuratu dute. Sasikoaren golak Aitor Suarezek (2) eta Carlos Martinek sartu zituzten. Ikusi egin beharko da zuzendaritzak zein entrenatzaile fitxatzen duen datorren denboraldiari begira.

 

Abadiñoko Lagunek azken unera arte borrokatu du igoera eta ateetan geratu da. Hala ere, denboraldi oso ona osatu dute.

 

Futbolean eta areto futbolean hainbat taldek lortu dute igoera aurten. Batzuk bideoan jaso ditugu. Bideok ikusteko:

  1. FUTBOLA: Iurretako Bren igoera
  2. FUTBOLA: Abadiñoren igoera
  3. ARETO FUTBOLA: Sapuberriren igoera
  4. ARETO FUTBOLA: Elorrioko Bren igoera

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!