Joan zen asteburuan Maila Gorenerako igoera lortuta, zapatuko azken jardunaldia igoera zaleekin ospatzeko baliatu zuen Sapuberrik. Gainera, 7-2 irabazi zuen Mazusberriren aurka.
Orain hiru urte sortu zuten taldeak bigarren igoera lortu du. Maila berean Elorrioko B ere igo egin da. Zapatuan, Landako kiroldegian jokatuko partiduan Sapuberriko jokalariek pankarta handi bat eskegi zuten zaleei eskerrak emateko: “Eskerrik asko danoi, zuek bai txapeldunak!”, zioen. Konfetirik ere ez zen falta izan.
Futbolean eta areto futbolean hainbat taldek lortu dute igoera aurten. Batzuk bideoan jaso ditugu. Bideok ikusteko:
- FUTBOLA: Iurretako Bren igoera
- FUTBOLA: Abadiñoren igoera
- ARETO FUTBOLA: Sasikoaren igoera
- ARETO FUTBOLA: Elorrioko Bren igoera