Ainhoa Zarandona bigarren izan da Gasteizko maratoian

Anboto 2013ko mai. 16a, 11:48

Iaz Gasteizko maratoi erdia irabazi ondoren, aurten, lehenengoz probatu du maratoi distantzia

Iaz Gasteizko maratoi erdia irabazi ondoren, aurten, lehenengoz probatu du maratoi distantzia.

 

Ainhoa Zarandonak (Durango, 34 urte) bigarren amaitu zuen joan zen asteburuan Gasteizko Martin Fiz Maratoia. Maratoi distantzian parte hartzen zuen lehenengo aldia zen, eta 2.54.52ko denboragaz, emakumeetan Laura Garcia bakarrik helmugaratu zen bere aurretik.

 

Garciak 16 segundoko aldea atera zion, eta hainbat kilometroan begi bistan eroan zuela adierazi du Zarandonak: “Erritmo ona neraman, baina uste dut banuela apur bat arintxoago joateko modua. Hala ere, eskuin hankako koadrizepsean mina igartzen hasi nintzen eta gurago izan nuen hanka gehiegi ez behartu”. Iaz, Gasteizko maratoi erdian parte hartu eta irabazi egin zuen.

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!