Presion Break eta Sasikoa igoeraren bila asteburuan

Anboto 2013ko mai. 16a, 09:17

Areto futbolean, Presion Break Euskal Ligara zuzenean igo daiteke asteburuan. Horretarako, bere partidua irabazi behar du eta Zorrotzako liderrak galdu egin behar du Sasikoa Bren aurka. Sasiko Bk puntuak behar ditu jaitsiera postutik irteteko

Areto futbolean, Presion Break Euskal Ligara zuzenean igo daiteke asteburuan. Horretarako, bere partidua irabazi behar du eta Zorrotzako liderrak galdu egin behar du Sasikoa Bren aurka. Sasiko Bk puntuak behar ditu jaitsiera postutik irteteko. Presion Break taldeak Ibaizabal taldearen kontra jokatuko du etxetik kanpora, Bilbon. Nahiz eta ez irabazi, gutxienez puntu bat batzen badu, igoera promozioa segurtaturik izango du.

 

Bestalde, Euskal Ligatik Hirugarren Mailarako igoera egongo da jokoan Sasikoa eta Abadiñoko Lagunen arteko derbian. Azkenengo jardunaldia da eta Sasikoak puntu biko aldea ateratzen dio Abadiñoko Laguni. Zapatuan, 18:00etan, jokatuko dute Landako kiroldegian. Meatzari da igotzeko aukerak dituen beste taldea. Gogoratu behar da, maila honetan dagoeneko igoera lortua duela Elorrioko Buskantzak.

 

Presion Break taldearen ligako partidu bat. Argazkia: Kepa Aginako

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!