Salouko Extreme-Man proba irabazi du Gurutze Fradesek

Anboto 2013ko mai. 9a, 08:51

Ekainaren 1ean Frantziako Belfort herrian jokatuko den distantzia luzeko triatloien munduko txapelketara begira, sasoi betean dagoelako erakutsi du Mugarra triatloi taldeko Gurutze Fradesek Salouko Extreme Man proba irabazita.

Ekainaren 1ean Frantziako Belfort herrian jokatuko den distantzia luzeko munduko triatloi txapelketara begira, sasoi betean dagoelako erakutsi du Mugarra triatloi taldeko Gurutze Fradesek Salouko Extreme Man proba irabazita.

 

Extreme Man proba batek honako distantziak ditu: 1,9 kilometro igeri, 90 km bizikletan eta 21 km korrika. Hirugarren tokian irten zen uretatik, baina bizikleta hartu zuenerako bigarren zegoen. Bizikletako tartean liderrari hiru bat minutuko tartea jan eta beste hainbestekoa atera zion. Korrika osatu beharreko tartean ere aldea areagotzea lortu zuen. Aurten lehiatu gura dituen hiru Extreme Man probetatik aurrenekoa izan zen Saloukoa. Getxo eta Narbonne herrietakoak dira beste biak. Esan bezala, bere hurrengo hitzordu nagusia distantzia luzeko munduko triatloi txapelketa izango da ekainaren 1ean.

 

Azpimarragarria da Salouko proban Mugarrako Jone Aizpuruak lortu zuen laugarren postua ere. Podiumetik urrats batera geratu zen. Gizonetan Roberto Corujo 11. sailkatu zen.

 

\"\"

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!