Metal Aroa ardatz, Durangoko Arkeologia eta Historia zikloan

Anboto 2013ko mai. 8a, 09:36

\'Historiaurrearen aldi gertukoena: metalen aroa\' izenburuko zikloaren barruan, lau berbaldi eskainiko du Arkeologia eta Historiari buruzko Durangoko IV. zikloak. Maiatzaren 9an burutuko dute lehenengo berbaldia, eta maiatzaren 16, 23 eta 29an ere izango dira beste hirurak, 19:00etan, Durangoko Arte eta Historia Museoan

\'Historiaurrearen aldi gertukoena: metalen aroa\' izenburuko zikloaren barruan, lau berbaldi eskainiko du Arkeologia eta Historiari buruzko Durangoko IV. zikloak. Maiatzaren 9an burutuko dute lehenengo berbaldia, eta maiatzaren 16, 23 eta 29an ere izango dira beste hirurak, 19:00etan, Durangoko Arte eta Historia Museoan.

 

Andoni Saenz de Buruaga EHUko irakaslea gonbidatu dute zikloaren barruko lehehengo saiorako. Saharako Mendebaldeko hego-ekialdeko Tiris eskualdeko kultura ondarea kontrolatzeko, berreskurazteko eta zaintzeko 2005etik Euskal Herriko eta Saharako aditu-talde batek burutzen diharduten lana azalduko du Saenz de Buruagak biharko berbaldian.

 

Datorren eguenean, Metal Aroen garapena Euskal Herrian: faseak eta aldaketak izeneko berbaldia eskainiko du Aranzadi zientzia elkarteko Sonia San Josek. Metalurgiaren sorrerak gizataldeen antolaketan, bizitokien banaketan, arlo ekonomikoan edota hileta-munduan zelan eragin zuten azalduko dute berbaldi horietan.

 

Hirugarren berbaldia, AGIRI Arkeologia Elkarteko Juan Carlos López Quintanarena izango da. Las práctixas funerarias durante la Edad de los Metales. Monumentos megalíticos y cuevas sepulcrales en el área de Urdaibai izeneko hitzaldia eskainiko du.

 

Maiatzaren 29an, Aranzadi Zientzia elkarteko Xabier Peñalverrek jardungo du, Durangoko Arte eta Historia Museoko hitzorduan. El hábitat y el mundo funerario durante la Edad del Hierro en Euskal Herria berbaldian, besteak beste, nekazaritza eta abeltzaintzaren garapena eta teknika metalurgiakoak hartuko ditu Peñalverrek hizpide.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!