Athleticek futbola kalera aterako du Durangon

Anboto 2013ko mai. 5a, 08:43

Partiduak gaur izango dira, Ezkurdin

Partiduak gaur izango dira, Ezkurdin.

 

Benjamin eta kimu mailako (9-13 urte bitartean) gazteei zuzenduta, Athletic Fundazioak kaleko futbito txapelketa antolatu du. Bost jardunaldietatik bigarrena, Durangoko Ezkurdi plazan jokatuko dute gaur, 10:30etik 13:30era.Txapelketaren helburu nagusia da kalean jokatzen den futbolaren naturaltasuna berreskuratzea.

 

Horrela, lauko taldeek bote gutxiko baloi txiki bategaz jokatuko dute. Kale argiak eta hormak kantxaren parte izango dira, beti ere, ondo babestuta. Gaur, talde bi sailkatuko dira finalerdietarako: jardunaldiaren garailea, antolatzaileen arabera, Athletic Cluben balioak ondoen irudikatu dituena. Ekainaren 2ko finala San Mames zelaian jokatuko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!