Batzuen poza besteen tristezia bihurtuko da biharko derbian

Anboto 2013ko mai. 3a, 08:30

Sasikoak mailaz igotzeko eta Kurutziagak mailari eusteko hiru puntuak behar dituzte

Sasikoak mailaz igotzeko eta Kurutziagak mailari eusteko hiru puntuak behar dituzte.

 

Bihar, Sasikoak eta Kurutziagak Euskal Ligan jokatuko duten derbia gakoa da talde bien helburua lortzeko. Hiru puntuak batzen dituenak hogeita hamaika eskutik dituela helduko da azken jardunaldira. Sasikoak asteburuan atsedena hartuko duen Meatzari aurreratu, eta igoera postuan jokatuko luke Abadiñoko Lagunen kontrako derbia, hurrengo asteburuan. Kurutziagak, ostera, Arabako EHU (hauei ere partidu bakarra falta zaie) aurreratu eta jaitsiera postuetatik kanpora itxarongo lioke Elorrioko Buskantzari.

 

\"\"Iaz maila galdu ostean, aurten Hirugarren Mailara bueltatzea “oso inportantea” litzatekeela adierazi du Geronimo Ugarte entrenatzaileak: “Proiektu berria lantzen ari gara kirol arloan zein klubaren egituran, eta igoera proiektu horretan pauso berri bat ematea litzateke”. Joan zen asteburuan Uxoa liderraren kontrako berdinketan (1-1) Durangoko kiroldegia ia lepo bete zuten zaleei “poz bat emateko” modua ere izango litzateke.

 

Kurutziagak kantxan du begi bat eta bulegoetan bestea. Euskal Liga 16 talderako aurreikusita zegoen, baina 14k ekin zioten ligari. Teorian, azken sailkatuak galtzen du maila, baina kasu honetan ere bai? Iaz antzeko kasua gertatu zen, eta Federazioak zirkular bidez jakinarazi zuen talde bat jaitsi egingo zela. Aurten, ez du oraingoz ezer jakinarazi, baina arrisku hori badago, Kurutziagako entrenatzaile Rober Perezek adierazi duenez.

 

Maila berean, Abadiñoko Lagunek igotzeko aukera du, falta diren partiduak irabazita. Horietako bat, Sasikoaren kontrako derbia, ikusgarria izan daiteke, talde biak aukerekin heltzen badira.

 

 


Sasikoa Bk final bat du mailari eusteko bidean

 

 

Erandion, garaipena behar du jaitsieratik irteteko Iñigo Martinez

 

Sasikoa Bko entrenatzaileak argi adierazi du: “Asteburuko partidua final bat da. Galduz gero, mailari eustea ia ezinezkoa litzateke”. Sasikoa B jaitsiera postuan dago Maila Gorenean, eta hiru puntu gorago du Astraburuko. Jaitsiera postutik libratzen den lehenengo taldea da Erandioko taldea. Liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan, porrot bat zama astunegia izan daiteke. Behinena hiru puntuak batzea da, ez legoke txarto averagea euren aldera ekartzea ere. Joanekoan 2-4 galdu zuten etxean. Sasikoa B espero zena baino beherago dabil aurten, baina kontuan hartu behar da hiru-lau jokalari kenduta, gainerako denak berriak direla, eta filiala den heinean, jokalari batzuk lehen taldeagaz ere aritu direla.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!