Musika eta arte udalekuak aukeran, Bartolome Ertzillan

Anboto 2013ko mai. 2a, 09:26

Durangoko musika eskolan egingo dituzte saioak, ekainaren 24tik uztailaren 5era

Durangoko musika eskolan egingo dituzte saioak, ekainaren 24tik uztailaren 5era.

 

Durangoko Bartolome Ertzilla Musika Eskolaren eskaintza da Durangoko udaleku musikal eta arte-udalekuena. Ekainaren 24tik uztailaren 5era bitartean egingo dituzte saioak, 10:00etatik 14:00etara. Gaur zabaldu dute epea interesa dutenek izena eman dezaten: Musika Eskolaren www.durangomusika.net  webgunean bete daiteke inskripzio orria. Informazio gehiago behar duenak, aipaturiko helbide horretan topatuko du argibide gehiago.

 

Lau eta hamabi urte bitarteko neska-mutikoei zuzendurikoa da ikastaroa, eta musika, dantza, antzerkia eta eskulanak uztartuko dituzte udalekuetan. Artearen askotariko adierazpideak jorratuko dituzte, adin ezberdinei egokitukoriko saioetan. Zazpigarren urtez antolatu dituzte Durangoko Musika Eskolan udalekuok: egonkorturiko ekimena da, beraz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!